XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikuspuntu profesionaletik begiratuta, hezkuntz sektore ez-formal honen instituzionaltzeak, aurreko aroko egoera ezegonkor eta behin-behinekoan ez bezala, nolabaiteko lanbide-egonkortasuna suposatu du, zeren gehiengoak, %86ak, titulazio homologatua bait dauka, hots, badauzka EGA titulua eta Administrazio-arautegiak eskatzen duen unibertsitate-titulazioa (HABE, 1991, 21).
Hala ere, bere lan profesionala orduka egiten dutenen portzentaia aski handia da oraindik, %39, eta horietatik %30,4eko batek kontratu behin-behinekoa du (Zabaleta eta besteak, 1992, 749).
Azken datu honek agerian jartzen du sare pribatuko sektore garrantzitsu bat baztertua utzi duen sare publikoaren alderdi negatiboa.
b) Pedagogi mailan:
Organismoen bipolarizazioa dela eta, ez gara aurkitzen soilki alfabetatzeko eta euskalduntzeko bi sareekin
AEK-ko Gasteizko Soziologia taldeak, 1985ean, 1832ko ikaslepopulazioaren artean egindako inkesta baten arabera (Zabaleta eta besteak, 1992, 675), euskara ikasteko motibazioen atalean, gehiengoak hizkuntz integrazioaren (%47,4) eta politika-integrazioaren (%20,1) aldeko arrazoiak zekartzan.
Honek erakusten du AEK-ko ikasleek, euskara ikasteari ekiteko orduan, alderdi idealista gehiago baloratzen dutela pragmatikoa (%12,6) eta komunikatiboa (%16,8) baino.
Hiru aro horiek konparatuz, ondorio batzu aterako ditugu euskalduntze eta alfabetatzearen bilakabideaz hobeto jabetu gaitezen.
a) Lehen aroan, bi alderdi iruditzen zaizkit aipagarriak:
Lehenengoa da euskalduntze eta alfabetatzearen prozesua orotara hartuta, hura honi nagusitzen zaiola.